XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

M. Barandiaranen lanek bestetik joera honetako autore bakar bat aipatzekotan, horiek guztiek egin dute atsotitz-mundua tresna garrantzizkoa izan dadin euskal kulturaren linguistik eta antropologik ikaskuntzan.

Gauza interesgarria litzateke gure atsotitzen balioa sistema pean aztertzea euskal poetikaren eta euskal narratibaren hari nagusien barruan.

Gehiago egin izan dira hitzen ulerkuntza finkatzea eta herri-esaldien sintaxi legeak nabariaraztea.

Baina, horiez aparte, ikusten dugu, baita ere, zeinen interesgarria litzatekeen atsotitzen sistematzea, euskal estilistikaren legeak eta erak azalduz, idazlerik onenek intuizioz eta sormenez zabaldu diguten bidetik.

Honetan legoke ikerlan berri baten premia, bai literatur sorkuntzarako, bai itzulpenetarako hizkuntza bizia eta giartsua finkatu nahi badugu.

Ezin ahaztuzkoa dugu herriak gizaldiz-gizaldi landu diguna.

Eta agian, gure herriko eta albo-herrietako atsotitzek molde berekoak izanik, hangoak hemengoekin konparatuz aurki ditzakegu itzulpen-lan baliotsu baten legerik nagusienak.

3. MODISMOAK Modismo hauek hizkuntzaren bihotzean bizi ohi dira, antzeko beste zenbait formula bezalatsu: atsotitz, esakun, esaldi, zuhur-hitz eta abar.

Eta horregatik herri-mailako expresio-bide bezala jotzen dira: herriak bere eginak ditu, hizketan ari denean hitzetik-hortzera erabiltzen dituela.

Gehienbat norbaiten ateraldiren batek sortuak izaten dira; gero, gauza bera adierazteko, denek erabiltzen ditugula.

Oso desberdina izan daiteke esaera batek eduki dezakeen hasiera eta geroko erabilkera.

Hala ere, denek oso antzekoa dute beren jatorri legea: hizketan ari denak uste izaten du zenbait hitz indargabe eta belaxka direla une hartan erabiliak izan daitezen.

Eta orduan, hizketan ari denak esaera baten bidez estilistikaren aldetik indar handiagoa eman nahi izaten dio bere mintzaldiari; horretarako esakuntza biribilak eta biziak sortzen dituela.

Bestalde, hizkuntzalarien artean gauza jakina da esaerek duten garrantzia, hizkuntza baten sustraia eta benetako gakoa ezagut dezagun.